XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arte osoaren interpretazio teoriak dira.

Gero, praksi konkreturako beharko litzakeen aplikabiderik eta berezkuntzarik ez da inon egiten (arau interpretatibuek noizpait kreaziorako ere balio lezaketela onartuz gero ere, nola erabili jakiteko).

Adibide batekin adieraziko dut hutsune hau: arte kreazioa sublimazio seksual bat dela esan lezaioguke teoria (estetiko) artistikoren batek.

Teoria horren arabera interpretatzen ditu kreazio artistikoak.

Artistak, artea egitera doanean, badaki bere lana zein moldetan interpretatuko dioten.

Baina horrek ez dio ezer laguntzen, bere lana nola egin jakiteko.

Jeneralean, behintzat.

Interpretabide hura zuzentzat dadukanak, beharbada probetxu atera nahiko dio: eta teoria interpretatibua zenak, agian, artearen kreaziorako normatibu izan litezkeen aruaren batzu, eskain litzake.

Teoria proletkulturalistak, lehen-lehenik interpretatibu izateaz gainera, ez dute urrats bat bakarrik ematen, kreaziorako arau normatibu praktikorik eskaintzeko.

Esaterako: herri osoa, orain arte behintzat, izatekotan ere folklorearen sujetu bakarrik agertu da, arteren baten sujetu izatekotan.

Eta hemen ere oso nolabaitekoa (A. Hauserek ongi erakutsita dadukigunez).

Proletkulturalistek arte ororen sujetu bihurtu nahi lukete proletargoa, herri proletario osoa.

Orokortasun honekin abiaturik, ez da berezkuntzarik batere egiten gero:.